Nire alabak ez dauka erremediorik

0

Izenburua: Nire alabak ez dauka erremediorik
Idazlea: Antxiñe Mendizabal
Ilustratzailea: Jose Mari Morcillo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2013

Iratik hamalau urte ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko… Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxi-ireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago. Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu