Islandiera ikasten

0

Izenburua: Islandiera ikasten
Idazlea: Antonio Casado Da Rocha
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae
Urtea: 2014

Islandiera ikastearena literalki uler daiteke -eta hala egiten du Antonio Casadok bilduma honetako olerki batzuetan- benetan islandiera ikasteaz mintzo da. Poesia konkretu eta situatua baita idazle honena. Aldi berean, alta, abstrakzioaren arintasuna eransten dio uneoro errealitateari. Horregatik, metaforikoki ere ulertzen saiatu beharra dago islandiera ikastearena, liburuaren muina dastatuko badugu. Islandiera ikastea txikia eta periferikoa denarekiko hurbiltasuna, enpatia eta identifikazioa ikastearen metafora iradokor bihurtzen du poeta euskaldun ez hain berriak, arazo linguistiko-nazional murriztailegiaz harat, mundua(n) bizitzeko zuhurtzia pertsonal bezain zabala eskainiz irakurleari. Ez dago leziorik Casadoren poemetan, bai ordea proposamen existentzial erakargarriak. Poesia arte filosofiko gisa praktikatzen duelako, edo beharbada filosofia arte poetiko gisa. Eskaintzen digun zuhurtzia hori erreflexiboa da, noski, eta euskara txikitan eta jarauntsiz jasotako irakurlea eramango du bere-berea duen mundu kultural eta linguistikoaren alboan aurkitzen diren beste Islandia guztiez ohartzera eta gozatzera.

Ur Apalategi

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu