Otto Pette

0

Izenburua: Otto Pette
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2018
(25. urteurreneko edizioa)

Erdi Aroan gaude. Landetxe gorde bateko bakardadean bizi da Otto Pette, iraganaren oroipen kiskaliak ahanzturaren hautsez estali beste egitekorik gabe. Arrotz bat etxeratu zaio, ordea, eta konturatu orduko, bertan ostatu hartu ez ezik, nagusiaren lekua ere bereganatzen hasi da sarkina. Etxetarra, ezinbesteak hartaraturik, arrotzaren nortasunari antz ematen saiatuko da, berak galtzeko arrisku guztiak dituen hitzezko borroka baten arian. Bi solaskide-aurkariek, supazterreko hauts zaharrak beren jardun etsian txandaka hauspotuz, hil irudi lo zeutzan ilinti zaharrak piztuko dituzte. Itxura anitzeko mamuen argi-itzalak biziaraziko ditu su garberrituak, Herioren atari dirudien sala ilunean. Suntsiduraren bezperan, errauts gristuek lazkeria sarrien beltza eta amodio bakanen zuria oroituko dituzte, eta beren bizialdiko egi-gezurrei setati eutsi nahi dieten arrotz-etxatarrei sentiaraziko gizaki oro dela ihesle eta etxegabe, oro arrotz: bere baitan ere arrotz.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu