Zu

4

Izenburua: Zu
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da ‘Zu’, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan –nola klasikoengan ‘urrezko abartxoa’ itzalen mundurako pasaporte–, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria.

Itzal eta bidelagun ugari aurkituko ditu narratzaileak erresuma berriko galerietan barrena, hala nola, Thomas Mann-en magikoan, Albert Camus-en Izurritean edo Susan Sontag-en liburuetan. Haien protagonistak ere sufrimenduaren biktima izan ziren, eta berriz, erresuma bereko itzalen artean, gaixoen artean, bizi dira. Denen artean eraikiko duten unibertso literarioak dimentsio berria hartzen du, eta hango onkologo, doktore eta erizainak Xabier Letek ere maiz igo behar izan zuen ‘Enemendi’ko protagonistak bihurtzen dira, nobela liluratu baten protagonistak. Betiere andrearen poz, ilusio eta malkoen atenzuan.

Baina ez al dago ba salmoetan idatzita Jainkoak guremalko guxtiak gordeko dituela? Jakin dakigunean gureak ez direla egogo haien artean, literatura izango dugu kontsolamendu. Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.

 

 

 

 

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Zalla 63.1Ea 83.1Portugalete 62.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zalla 63.1
Zalla 63.1

Ohi duenez, trebe, aratz, aberats, ari zaigu. Hiru narratzaile ezberdin erabilita eta batengandik bestearengana etengabe salto eginez, “Zu”ren gaixotasunak bikotearen bizitzari nola eragiten, erasotzen dion deskribatzen digu, maisutasunez. Azkar eta gustora irakurri dut, eta asebete nauela esango nuke. Agian, amaiera aldera, tentsio apur bat galtzen du.

Ea 83.1
Ea 83.1

Pankreako minbizia diagnostikatu diote egilearen, Anjel Lertxundiren, emazte den Zu-ri. Zirkunstantzia larrigarri honek oina ematen dio liburu bat idazteko egileari. Kronika bat dirudi eta aurrera eginez, egilea esleitzen ari den erreferentzia kantitate handia ikusiz, ia-ia saiakera bezala katalogatzera ausartuko nintzateke. Tituluak, Zu, egileak bere emaztea izendatzen duen bezala, hartaz zuzenean tratatuko lukeela uste izatera eraman ninduen. Baina bi alderditatik kontatuta dagoen kinka honek, egilea den Zu-ren senarrarenetik, eta hirugarren pertsona orojakintsu baten aldetik, zeinek senarraz emazteaz baino gehiago dakien, eraman nau ‘Gu’ edo beharbada ‘Dugu’ –egoera lotesle bezala kontaketan aipatuak biak– izenburuak hobe egongo liratekeela pentsatzera. Sufritzen duen pertsonari, etsipen… Gehiago irakurri

Portugalete 62.1
Portugalete 62.1

Zerrendan atera ez delako, baina nire ustez 2015eko liburua. Ez da erraza liburu honen dohaiak laburbiltzea: gaia tratatzeko finezia, sakontasuna eta sentimendua biak nahasiz eta orekatuz; idazteko era gozo, sakon eta sinplea aldi berean; eta, tartean, han-hemen sakabanatuta geratzen diren idazleen aipu eta pasarte egoki eta zoragarriak. Hori bai, nire ustez astiro-astiro, poliki-poliki irakurri beharreko liburua da, janaririk gozoenak bezala, dena batera irentsita enpatxua sor baitezake.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu hunkigarria ekarri digu Anjel Lertxundik. Nahiz eta Zu izenarekin mozorrotu, minbizia duen pertsonaia Lertxundi beraren emaztea da. Beraz, nabarmendu behar da bere emaztearen gaixotasunari buruz idazteko egin duen ahalegin eskerga. Hala ere, baztuetan liburua pixka bat astun egin zait, beharbada gai berezi horrengatik. Bestalde, idazketa jasoa eta gozoa izan da, beti bezala, euskararen aldetik gutxik baitute Lertxundik duen maisutasuna. Ondorioz, oso gomendagarria da liburu hau, baina literatura hausnartzeko nahi dutenentzat bakarrik. Ondo pasatzeko edo euren arazoak ezkutatzeko irakurtzen dutenek beste liburu bat bilatu beharko dute.