Eskarmentuaren paperak

2

Izenburua: Eskarmentuaren paperak
Idazlea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2009

Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuen antolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea.
Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Gasteiz 9.11Bilbo 54.7 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.7
Bilbo 54.7

Presa barik leitu beharrekoa da, duda barik. Nik tarteka irakurri dut, bi-hiru hilabetetan. Perla ederrak daude liburuan, nahiz eta sarritan liburuaren batasuna antzematea gaitza izaten den. Dena den, merezi du, euskarari buruzkoak batez ere (nire ustez). Literaturari buruzkoak dira gehienak, sorkuntzari buruzkoak, euskarari buruzkoak, heriotzari buruzkoak ere badauden arren. Merezi du, zinez lantzean behin, fikzioa uztea.

Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Liburua hausnarketez, aipuez, glosez eta abarrez osatuta dago. Bidaia kronologiko bat egiten du bizitzan, ume garaietatik abiatuta heriotzaren ordura arte. Bidaia horretan, literatura da ardatza. Oso liburu sakona da, tantaka irakurri beharrekoa, presarik gabe. Pentsarazten zaiituzten galdera asko jartzen ditu mahai gainean, batzuk erantzun gabe utzita, beste batzuei erantzun kontrajarriak eskainita. Galderak egitea omen da idazlearen funtzioa. Neurri handi batean idazlea biluztu egiten da irakurlearen aurrean. Esate baterako, literaturarekiko bere ibilbidea kontatzen duenean: gaztelaniatik abiatutako prozesua da, hizkuntza horretan hartu baitzituen bere lehen erreferentziak; baina berak euskara hartu zuen lan hizkuntzatzat, horrek dakarren gainkargarekin (literaturaren bideak gutxiago jorratuak direlako, beste… Gehiago irakurri