Zorion perfektua

3

Izenburua: Zorion perfektua

Idazlea: Anjel Lertxundi

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2002

Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 2002

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki… baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Andoain 25.2Andoain 25.5Andoain 25.4 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Andoain 25.2
Andoain 25.2

Neska baten barne-sentimenduak oso ondo isladatu ditu, eta baita besteen sentimenduak interpretatzeko duen erraztasuna ere.

Andoain 25.5
Andoain 25.5

Nobela psikologikoa bada ere, gizartearen beldur eta iritziak isladatzen ditu.

Andoain 25.4
Andoain 25.4

Irakurterraza egin zait. Aldi berean lotzen zaituen horietakoa. Deskribapen eta sentimenduen adierazpenetan aberatsa eta esankorra, benetan. barne mundua ongi adierazten du eta bere alderdi poetikoa ere nire gustukoa izan da.