Lerro etena (2004-2018)

1

Izenburua: Lerro etena (2004-2018)
Idazlea: Angel Erro
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019

Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina gurean oso gutxitan landua. Angel Errok 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste zenbait testu personal ematen ditu argitara: bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, literaturferioko txutxumutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak… Xehetasun bitxiak dira batzuetan, gezi zorrotzak besteetan, baina denetan nabarmentzen da egilearen izaera: ironikoa batetik, zaurgarria bestetik, lotsati eta lotsagabe aldi berean, despistatu itxurapean beti buruargi, axolagabe jantzipean sentibera.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Leire Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Leire
Leire

Oso gustura irakurri dut Angel Erroren liburu hau. Pasarte batzuk benetako harribitxiak iruditu zaizkit, gutxi batzuekin zertxobait aspertu naiz, eta makina batekin algaraka aritu naiz. Eta izugarri gozatu dut inizialen atzean daudenak nor ote diren asmatu nahian. Oso gomendagarria.