Freeport

1

Izenburua: Freeport
Idazlea: Ander Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa. Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ander Odriozola agertu berri da euskal literaturan eta liburu interesgarri bat ekarri digu. Thriller bat da liburua eta azkar irakurtzen da, elkarrizketa baita erabiltzen duen teknika nagusia. Interesa mantentzea lortu du irakurketa osoan. Nahiz eta amaiera ustekabe osoa ez izan, generoak eskatzen dituen arauak ondo bete ditu. Goiz da aurreikusteko nolako ibilbidea izango duen Anderrek gure literaturan, baina liburua hau, behintzat, oso gomendagarria da.