Herejeen alaba

0

Izenburua: Herejeen alaba
Egileak: Ander Berrojalbiz eta Joseba Sarrionandia
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2017

«Hereseak erre zituzten lekuan, errautsen artean, kristalezko bihotz bat aurkitu zen.»
Orreagako IV. Kronika
Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau daKristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua, irakurleak esku artean duen liburua zabaltzen duena.
Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta» bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da. Hala ere, proiektu honen eragile izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, kasu honetan, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena.
Horrela, Ander Berrojalbiz ikerlariari zor diogun Kristalezko bihotzak idatzian, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu.
Azkenik, eranskinetan, Durangaldean egondako heresia ezberdinen berri ematen duten hiru testu eskaintzen dira, Joseba Sarrionandiak 1979an idatzitako Durangaldeko herejeak eta Artekaleko Manzaneroa barne.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu