Mamuak

1

Izenburua: Mamuak
Idazlea: Ana Urkiza
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk.

Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ana Urkiza beste ipuin liburu batekin itzuli zaigu eta nahiz eta liburu txarra ez izan, ezinezkoa baita hori liburua Urkizarena denean, ez da, inola ere, bere libururik onena. Hamaihiru ipuinak, iraganeko mamuei buruzkoak denak, oso maila berdinekoak dira, eta ez dut aurkitu gogoratzea merezi duenik. Izan ere, ipuin liburu askotan badago oso zapore ona uzten duen ipuinen bat, baina kasu honetan ez zait hori gertatu. Hala ere, ipuin bat aipatzekotan, azkenaurreko ipuina, “Eskaileretan” izenburukoa, aipatuko nuke, baina bere maila pixka bat altuagoa delako bakarrik. Beraz, ezin dut gomendatu liburua hau. Ea hurrengoa!