Atzorako geratzen dena

1

Izenburua: Atzorako geratzen dena
Idazlea: Ana Urkiza
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoen ustez utziko diezuna ondu nahian…
Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu…
Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko…
Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko…
Bizi zaitezke, edo ez.

Subscribe
Notify of
guest

1 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Bilbo 54.3

Irakurri dudan lehen aforismo-liburua izan da Ana Urkizaren hau, eta sentsazioa arraroa izan dut. Onartu egiten dut idazleari asko kostatu behar izan zaiola aforismoak aletzea, baina nik bi ordutan irakurri ditut guztiak eta hotz geratu naiz. Ondorioz, argi dago aforismoak ez daudela niretzat eginda, poesia ere ez dagoela bezala. Beraz, liburu hau gomendatzen diet aforismoen zaleei bakarrik, Ana Urkiza idazle aparta baita, bere beste liburuetan erakutsi duen bezala.