Gelditu zaitezte gurekin

2

Izenburua: Gelditu zaitezte gurekin
Idazlea: Ana Malagon
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du…

Subscribe
Notify of
guest

2 Iruzkin
Newest
Oldest Most Voted
Inline Feedbacks
View all comments
Andoain 25.4

Ana Malagonen ipuin liburu berri hau irakurtzen hasteak pereza pixkat ematen zidan…Ipuin motzen bilduma liburuak ez ditut oso atsegin: istoriari haria hartzen hasten zarenerako, pun! dena bukatu da! Baina irakurriak nituen kritikak eta idazlea bera irratian ere entzuna nuen…Horrek gogoa piztu zidan. Egia esan, gustura irakurri ditut ipuinak. Gordinak dira, kaustiko xamarrak esango nuke…baina, aldi berean oso esistentzialak pertsona gazte batek idatziak izateko (horrek asko harritzen nau ni). Bizitzaren alde iluna eta pentsamendu eta sentimendu beltzak, punkiak, gotikoak…ondo ezagutzen dituen pertsonak idatziak iruditu zaizkit. Niri barrura sartu zait kontatzeko era, pertsonaren alderdi psikologikoak oso ondo islatuak sumatu ditut. Ironia, umore beltza oso ondo erabiliak. Kritika sozial garratza ere ederki adierazia.
Jarraituko dut Ana Malagonen liburuak irakurtzen.

Bilbo 54.3

Ana Malagonen lehen liburua ez zitzaidan asko gustatu eta bigarren honek ere ez nau ase. Hamalau ipuin daude liburuan eta balekoak direla esango nuke, baina gehiagorik ez. Ez dut ipuin gozagarririk aurkitu eta ez zait alferkeriarik sortu liburua irakurtzeko. Beraz, azkar ahaztuko dudan liburua izango da hau.
Ondorioz, ezin dut gomendatu Ana Malagonen bigarren liburu hau. Ea hirugarrena!