Lasai, ez da ezer gertatzen

5

Izenburua: Lasai, ez da ezer gertatzen
Izenburua: Ana Malagon
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta –bistan denez– luzamendutan galtzen ez dena.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Bilbo 54.3Irun 67.1Oñati 45.2Azkoitia 76.1Larraul 39.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ana Malagonen lehen liburu hau mikroipuinez betetako liburu bat da. Orrialde erdi batekoak dira mikroipuinak eta genero honekin beti gertatzen dena liburu honetan ere gertatu da: onak badira ipuinak triste geratzen zara luzeagoak ez izateagatik; txarrak badira, biziki eskertzen duzu luzera laburrekoak izatea. Kasu honetan ipuin onak adina txarrak aurkitu ditut. Beraz, hasieran bezala geratu naiz: ez triste, ez alai. Ondorioz, bakarrik gomendatuko diet liburu hau mikroipuinen generoa gustuko dutenei, seguru bainago nik baino ipuin on gehiago aurkituko dituztela. Ea Ana Malagonen bigarren liburuak lehenengoa gainditzen duen!!

Irun 67.1
Irun 67.1

Ipuin laburrak, orri batekoak. Eta gehienak ilunak, ironia asko nabaritzen da. Bereziak dira, batzuk oso interesgarriak baina orokorrean txikiegiak dira, kontzentratuegiak, sakonegiak. Nire ustez, ondo etorriko zitzaiekeen pixka bat luzeagoak izatea, ideiak garatzeko.

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Hasieran pentsatu dut, “mikroipunez osatutako liburu hau pipak jatea bezala da”. Esfortzu handirik behar ez duten istorio oso laburrak irakurtzen dira bata bestearen ondoren, baina! Ondoren bat kontura daiteke pipak jan beharrean pilulak irensten ari dela. Zergatik? Badutelako istorio gehienek gogoetara bultzatzen duten elementuak, eta ziztu bizian hurrengora pasa aurretik, segundo batzuetan irakurritakoaz pentsatzen hasten zara, eta agian berriro irakurtzen duzu lehenengo pasaeran ikusi ez dituzun detaileez jabetuz. Oso-oso zaila Ana Malagonek gauzatu duena. Eta lortu du 162 mikroipuinez osatuta dagoen liburu bat komunitatean konpartitu ahal izatea. Agian irakurleak ezingo du istorio bat aukeratu, baina bai buruan dozena batekin gelditu… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Bi aldiz hasi naiz liburua irakurtzen, lehena aurretik atzera eta bigarrena atzetik aurrera. Gehienak orri bakarreko testuak diren arren, ez zait irakurterraza egin. Irakurritako orri gehientsuenak behin eta berriz irakurri beharrean aurkitu naiz, eta oso gutxitan bete nau behin ulertuta ere. Baina agian nire euskara mailarengatik izango da.

Larraul 39.1
Larraul 39.1

Oso liburu fina, modu berezia duena gauzak kontatzeko eta hitz gutxirekin asko transmititzeko. Ironia puntu bat ere bai, eta aldi berean hausnarketa sakona gai ezberdinen inguruan, nahiz eta askotan bakardadea izan ardatza.