Ez zen diruagatik

4

Izenburua: Ez zen diruagatik
Idazlea: Ana Jaka
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena.

Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak… horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Bilbo 54.3Oñati 45.2Zalla 63.1Gasteiz 9.5 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Ana Jaka izen berria dugu euskal literaturan eta orain goiz da jakiteko gogoratuko edo ahaztuko dugun izena izango den. Izan ere, lehen eleberri honek hotz utzi nau. Olga, Dani eta Mikel hirukotearen istorioa aspergarria bezain sinesgaitza iruditu zait. Gainera, nire uste apalean, Mikelen emaztearen idazkiek istorioaren moteltasuna motelagotzen dute. Bestalde, idazkera erraza eta duina izan da, eta liburua azkar irakurtzen da. Beraz, Ana Jakaren estiloan gauza positiboak topa ditzakegu. Ondorioz, liburu hau bakarrik gomendatuko nioke irakurketa azkarra nahi duenari, istorioan interes berezirik jartzen ez duenari. Ea hurrengo liburuak argitzen digun Ana Jakaren etorkizun literarioa!

Oñati 45.2
Oñati 45.2

Lehenengo pertsonan idatzitako istorio honetan pertsona baten izaeraren eboluzioa aurki dezakegu. Nobela deprimentea eta desesperantea aurkezten digu Ana Jakak, baina joera positibo bat daukana. Erraza irakurtzeko, goiz batean hasi eta gauean amaituta izan dezakezun horietakoa. Laburra dela ere esan dezakegu, eta agian horrek bere kontran jokatzen, du ez baita aipatzen ekintzek zenbat denbora iraun duten. Eta ikuspuntuaren arabera, garatzeko denbora asko behar duten joera batzuek iraupen laburregia duten sentsazioa eman dezakete agian; ondorioz, aipatutako sineskortasun hori galtzen du. Istorioa landua ere badago. Hasiera batean Olga protagonista bere eguneroko bizi-iraupenean eroso mugitzen da, bere pisukideak istripu bat izaten duen arte. Hori… Gehiago irakurri

Zalla 63.1
Zalla 63.1

Nobela askotan agertzen den hiruki batek osatzen du protagonisten zirkulua. Pertsona arruntak bizimodu arruntak eta haiengan ezusteko gertaerek eragiten dituzten ondorio eta erreakzioak. Fikzioa izanagatik ez zait iruditzen egunerokotasunetik horren hurrun, ezta muturrekoa ere. Edonori gustatzeko modukoa da, erraz irakurtzen dena. Ez du arrasto nabarmenik uzten burmuinean.

Gasteiz 9.5
Gasteiz 9.5

Orain arte, XX. eta XXI. mendeko euskal literaturan langile klaseko protagonistak aurkitzea oso zaila izan da. Ez da harritzekoa, sortzaileak, hau da, liburuak idatzi dituztenak, kazetariak, ingeniariak, soziologoak eta abar izan baitira, salbuespenak salbuespen. Agian, gaizki deitutako krisialdia dela eta, langile klaseko emakumeak eta gizonak aurkezten hasi dira. Ana Jakak idatzitako eleberriko pertsonaia nagusia langabezian dago. Olga behin baino gehiagotan gizarte bulegora joango da, laguntza jasotzeko, eta azkenean lan bat aurkitzen duenean, ez da hain zuzen bere ametsetako lana izango, aurrezki kutxako bulegoko garbitzaile lana baizik. 116. orrialdean “Gizarte laguntzailearekin hitzordua nuen”. Horretaz aparte, eleberri honen argudioa original samarra da.… Gehiago irakurri