Jainkoen zigorra

2

Izenburua: Jainkoen zigorra
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Olivier eta Peio Idiart, bi anaia baxenabartarren hilotzak agertu dira Mendaurko mendi-tontorrean, erritu azteka bati jarraituz sakrifikatuak, itxuraz. Foruzaingoak hartuko du kasuaren ardura, jendarmeriarekin batera elkarlanean, eta ikerketan aurrera egin ahala ohartuko dira, hilketaren xehetasun ankerren azpian, buru hotza eta ahal handiak dituen norbait ari dela, bere helburuak lortu nahian. Leire Asiain inspektorea krisi pertsonal larri batean harrapatzen du kasu berri honek, iraganeko mamuen erasopean eta aurrerantzean nondik nora jo ez dakiela. Bidegurutze horren erdian, baina, bereak eta bost egingo ditu, bai heriotza misteriotsuak argitzeko, bai bere bizitzaren lemari tinko eusteko.

Iruzkina idatzi

2 Iruzkin Honi buruz "Jainkoen zigorra"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Roberto
Beste thriller bat ekarri digu Ladronek, eta berriz ere asmatu du. Aurreko irakurleak aipatu bezala, Asiainen bizitzak tarte handiagoa hartzen du liburuan, baina nire ustez horrek ez dio tentsiorik kendu argumentuari, sakontasuna gehitu baizik. Asiainen zati horiek pertsonaia ezagutzen lagunduko digute, eta entretenigarriak direnez, ez dira astunak egiten. Elkarrizketak biziak dira, eta umorea ere ez da falta. Onena, ohi bezala, amaierarako utzi du Ladronek. Bat-batean erritmoa bizitu eta ekintzak pilatu egiten dira. Nik kolpe batean irakurri behar izan nituen azken ehun eta piko orrialdeak, begiak liburutik kendu ezinean. Pena eman zidan nobela amaitzeak. Nobela zinematografikoa da oso, eta irakurri bitartean,… Gehiago irakurri
Bilbo 54.3
Berriro etorri zaigu Alberto Ladron suspentseko liburu batekin eta onartu behar dut hau ez dela izan aurrekoak bezain ona. Izan ere, liburu honetan Leire Asiain inspektorearen bizitzak liburuaren zati handi bat betetzen du, argumentuaren kaltean. Horregatik suspentsea ez da izan bere beste liburuetan ohikoa izan dena eta, ondorioz, ez nau hainbeste harrapatu. Dena den, Albertoren liburuekin ezin da inor aspertu, eta beraz, liburu hau ere gomendatzen dut, nahiz eta maisulana ez izan.