Gezurren basoa

3

Izenburua: Gezurren basoa
Idazlea: Alberto Ladrón Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016

Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte. Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
RobertoBilbo 54.3Eibar 101.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Roberto
Roberto

Aurreko egunean Correok euskal nobela beltzari buruzko artikulu bat ekarri zuen. Ladronen aipamenik ez. “Gezurren basoa” irakurtzen ari nintzen eta ezin nuen sinetsi. Baina ez da lehen aldia idazle hau argietatik kanpo ikusten dudana. Inglesek “underrated” hitza dute, guk “gutxietsita” adjetiboa dugu. “Ahaztuta” ere badugu. Hau herria gurea. Bitartean, asteak joan asteak etorri, “Gezurren basoa” nobelarik salduena zerrendetan. Jendeak badaki zer den ona. Liburuak garestiak dira, ez gaude dirua tontakerietan gastatzeko. “Gezurren basoa” nobela borobila da: badauka akzioa, misterioa, suspensea, atmosfera, ironia… Trama modu bikainean montatuta dago, zulorik edo akatsik gabea (nazioarteko hainbat nobelak ez bezala, kasualitatez eta giro sinestezinez… Gehiago irakurri

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Guztiz ados nago aurreko iruzkinarekin. Alberto Ladron idazle eskandinabiarra balitz, bere detektibe thrilerrak mundu osoan best seller-ak lirateke eta bera kultuzko idazle aberatsa. Generoa oso ondo menperatzen du eta ia liburu osoa elkarrizketen bitartez bideratzeko gai da. Elkarrizketako benetako artista. Di-da batean irakurtzen da. Pena da euskaraz horrelako liburu gehiago ez egotea, irakurle zaletasuna sustatzen baitu.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Berriro gozatu egin dut Alberto Ladronen liburua batekin. Bi egunean irentsi dut eleberria, liburua utzi ezinik. Euskal literaturan thriller generoa idazleen gutxiengo baten generoa da eta idazle horien artean Alberto Ladron nagusitzen da, maisu bat bezala. Bere liburu guztiak ia perfektuak dira genero horren ikuspuntutik eta azken hau ez da izan desberdina. Idazketa arina eta txukuna duen liburu honek irakurlea harrapatzen du guztiz eta ez du jaregin amaierara arte. Beraz, guztiz gomendagarria da liburu hau, Alberto Ladronen guztiak bezala, baita ezinbestekoa ere, thriller generozaleentzat.