Itzalak bizi diren lurraldea

1

Izenburua: Itzalak bizi diren lurraldea
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak. Abentura eta magiaren aroa hasia da.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Roberto Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Roberto
Roberto

Ez ditut oso gustuko fantasiazko nobelak, baina honek harrapatu egin nau. Normalean tontakeriak iruditzen zaizkit magia, dragoiak eta duendeak eta ez naiz argumentuan sartzen, ez zait interesatzen… Beste iruzkin batean esan nuen Ladronen liburu batek harritu egin ninduela, eta horregatik hurbildu nintzen beste honetara. Desberdina da oso, baina xarma berezi bat dauka. OSO NOBELA POLITA DA. Abenturak zirraragarriak dira, elkarrizketa biziak, pertsonaiak bikainak, eta MEZU bat dago argumenduan, autoritarismoari eta botereari buruzko mezu bat. Ez naiz nerabea, baina bihotz gaztea besterik ez da behar istorio honetan murgiltzeko. Berriz ere, bikain, Ladron jauna!