Harrian mezua

5

Izenburua: Harrian mezua
Idazlea: Albeto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikina…

Alberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.

5
Iruzkina idatzi

avatar
5 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
5 Comment authors
Senpere 4.1Azkoitia 76.1Bilbo 54.3Ane GarciaRoberto Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Senpere 4.1
Senpere 4.1

Polizia–eleberriak arras gustukoak ditut . Idazle ospetsu batzuk literatura genero hori goi mailarat altxatu dute, besteak beste, Michael Connelly amerikarrak, Arnaldur Indridason islandarrak, Hennik Mankel suediarrak, Fred vargas, JC.Grange frantziarrak, ….eta plazer hartzen dut heien obren irakurtzea. Beraz HARRIAN MEZUA liburua hasirik konturatu naizelarik polizia nobela zela erne nengoen; iduritzen zitzaidalako desafio handia dela nobela polizia ona idaztea. Laster eleberriak harrapatu nau. Irakurketan aintzinatu arau gero eta gustu gehiago hartu dut eta ohartu naiz esku artean neukan liburua biziki ona zela jakinmina pizten zuena kontua zertan datzan jakiteko. Alberto Aranak generoaren ezaugarriak erabiltzen ditu : -Polizien arteko tirabirak (polizia forala… Gehiago irakurri

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Ondo dago baina korapiloa gehiegi korapilatu duela iruditzen zait.

Ane Garcia
Ane Garcia

Albertoren aurreko liburuak bezala, irentsi egin dut azken hau ere, hasi eta buka. Nobela beltzaren ezaugarriez gozatzeko aukera eskaintzen digu, trama, erritmoa, idazkera erraza bezain zorrotza, mataza berera doazen hariak, ustekabeko sorpresak, bukaerako kolpea… Nobela beltza maisuki menperatzen duela frogatu digu beste behin Albertok, eta bere zaleok hurrengo liburuaren zain gelditzen gara.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Alberto Ladronen zale sutsuak garenontzat pozgarria da liburu berriak argitaratzea. Eta orain ere ez du hutsik egin liburu berriak. Beti bezala, istorioa izugarri ondo harilkatuta dago eta amaiera, eleberri beltzen generoak eskatzen duenez, guztiz ustekabea izan da, baina istorioa biribildu egin du, hari solterik utzi gabe. Egun batean irentsi dut liburua eta ezin izan dut utzi amaitu arte, nahiz eta mardultxoa izan, baina orri bat ere ez dago soberan. Idazkera erraza eta jasoa, aldi berean, izan da eta erritmo bizikoa, istorioak eskatzen duen bezala. Ondorioz, biziki gomendatzen dut Alberto Ladronen azken liburua, aurreko guztiak gomendatu ditudan bezala, Albertok berarengandik espero… Gehiago irakurri

Roberto
Roberto

Nobela hau gomendatu zidaten, nobela beltzaren maitale sutsua naizela jakinda. Egia esan, ez nuen uste euskaraz honelako istorioak modu duinean egiten zirenik (badakit…) Sorpresa handia hartu dut! Nobela hau nazioarteko onenen parean dago! Begiak apartatu ezinik ibili naiz. Eta, amaieran… sorpresa itzelezkoa, ahoa zabalik uzten zaituenetakoa! Erraz baino errazago irakurri, bihotza estuturik, euskaraz ikasten dutenentzako ere aproposa. Euskaldunoi gutxiagotasun konplexua kentzen digun nobela bat, zinez! Banoa Ladron Aranaren beste nobelen bila!