Piztiaren begiak

4

Izenburua: Piztiaren begiak
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012

Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar duen polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena.
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Zalla 63.1Eibar 101.1Tafalla 33.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zalla 63.1
Zalla 63.1

Erraz irakurtzen den liburua nahiz eta mami askorik ez izan. Entretenigarria eta jakinmina amaieraraino mantentzen asmatzen duena.

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Txalo beroak Alberto Ladroni. Istorioak harrapatu egiten zaitu, eta liburua irensten duzu. Batez ere txalogarriena protagonisten arteko elkarrizketa sineskorrak dira. Misterioari buruz ezer gutxi narratu gabe, dena argitzen da elkarrizketetatik. Esango nuke idazle gutxik dutela elkarrizketak horrela bideratzeko iaiotasuna. Agian, euskaraz honelako liburu gehiago baleude, irakurleak ugariagoak lirateke eta 111 akademia arraskatatsuagoa litzateke. Euskarak horrelako liburuak behar ditu: best-seller duinak. Baina betikoa gertatuko da, liburu erraz bat saritu beharrean (Espainiako Sari Nazionaletan egiten den antzera), “Hamaika pauso” edo “100% basque” liburu irakurtezinak saritzen ditugu. Eta jendea beldurtuta, ni barne, ez da kapaza liburu horiek irakurtzeko.

Tafalla 33.1
Tafalla 33.1

Hau da hau idazle piztia! Ladronen “Arotzaren eskuak” aspaldi irakurri nuen. Gustora irakurri ere, baina… ez ninduen guztiz bete. Agian gazte literaturaren kutsu handiegia zeukan nobela hark. Beraz, erreparo piska batekin hurbildu naiz oraingoan Piztiari… zur ta lur gelditu naiz! Argumentua, pertsonaiak (Dasilva! sekula ez dut halako pertsonai borobilik ikusi!) dena bat dator koktel lehergarri batean. Sekula ez dut euskarazko nobela bat horrela irentsi. 330 orrialde pare bat egunetan. Beldur nintzen amaieran dena ezerezean geldituko ote ez, ez ote ninduen dezepzionatuko… bai zera! Nahiko lukete hollywoodeko gidoigileek halako sorpresak asmatzea! Bikaina, gomendagarria, zirraragarria… adjetiboak motz gelditzen zaizkit. Galdera bat amaitzeko:… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Alberto Ladronek beste eleberri bat ekarri digu eta besteek zituzten ezaugarriak ditu azken honek ere: oso argumentu ona eta idazketa erraza eta arina. Ezaugarri horiek gozagarria bihurtzen du irakurketa. Izan ere, bi egunetan amaitu dut liburua, eta ez dut damurik erosi izana. Hala ere, onartu behar dut liburu honek ez nau ase aurreko azkenek egin zuten bezainbeste. Zer edo zer falta izan zaio horien maila bikainera heltzeko. Dena den, liburu hau irakurri beharrekoa da Dasilva pertsonaia ezagutzeko. Pertsonaia hori bikaina da benetan, eta beste pertsonaien gainetik egon da narrazio osoan. Gainera, nahiz eta polizia nazional ohia izan, euskaraz hitz egiten… Gehiago irakurri