Zer barkaturik ez

3

Izenburua: Zer barkaturik ez
Idazlea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011

Bolada txarra darama Mikel Izuk: andreak utzi zuen, lanean ez da agertzen depresioagatik, bere anaia Julenen alprojakeriak jasan behar ditu… Hain zuzen, anaiaren etxean behatz moztu eta odoldu bat aurkitzen duenean hasiko dira gauzak are gehiago okertzen eta aldrebesten.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Gasteiz 9.11Galdakao 55.2Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Gasteiz 9.11
Gasteiz 9.11

Akademiaren aldizkarian irakurri nituen kritikek animatu ninduten liburu hau irakurtzera eta ez naiz damutu. Misteriozko eleberrien oso zalea ez naizen arren, liburu honek hasieratik niregan interesa piztu duela aitortu behar dut. Nobela beltzek behar dituzten osagai guztiak dauzka. Giroa oso hurbila da (IruÒean kokatzen da istorioa) eta idazkera arina, oso egokia gertakizunen tenpoari lgauntzeko. Guztiz gomendagarria.

Galdakao 55.2
Galdakao 55.2

Erabat entretenigarria. Egun bitan irentsi dut; jazarpena, hilketak, polizia pseudo-inozoak, neska-mutlen arteko hastear dagoen maitasuna…, liburuak thriller poliziakoak behar dituen elementu guztiak ditu. Bestetik, historia ere ez du albo batera uzten Albertok; izan ere, nazien garaiko juduei buruzko erdi isilean gorde den informazioa dakarkigu. Aurreko lau eleberrien antzera, gazte eta nerabeek irakurtzeko ezin aproposagoa dugu azken argitaratutako hau; baita eleberri poliziakoa gustuko duen edozeinek ere.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Alberto Ladron Arana thriller generoko eleberrigilerik onenetarikoa dugu. Berriki itzuli da bere azken eleberriarekin eta berriro asmatu du guztiz. Izan ere, eleberri honek Albertoren ezaugarri guztiak ditu: istorio oso ondo harilkatua; idazkera erraza, txukuna eta bizia; eta oso gai interesgarria (kasu honetan, naziak, juduak, kontrabandoa, droga eta maitasuna, dena era bikain batean nahastua). Amaiera, beti bezala, ustekabea izan da, genero honen eleberri onetan gertatzen den moduan. Bi egunetan irentsi dut mardula den eleberri hau eta asko gozatu dut, oso zapore gozoa geratu zait liburua amaituta. Beraz, oso gomendagarria eleberri hau eta ea laster itzultzen den Alberto beste liburu batekin!