Veleia afera

3

Izenburua: Veleia afera
Idazlea: Alberto Barandiaran
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010

Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak. Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu… Arkeologia, epigrafia, filologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta are Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologiko sekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Eibar 101.1Lesaka 30.1Zarautz Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Zarautz
Zarautz

Antton Erkizia, nik liburu honi buruz esango nukeen guztia eta esango nukeen horixe esan duzu zuk, zoragarri azaldu duzu gainera.

Lesaka 30.1
Lesaka 30.1

Argitara atera orduko “jan” nuen Alberto Barandiaranen liburua, Iruña-Veleia aferari jarraipen hurbila egin diodalako azlen bizpahiru urteotan, interesaz eta pasioz. Lan polita askoa da liburua. Aferaren “argazkia”, nahikoa eta egokia, afera nahasi, gori-gori eta askidaino korapilatu batentzat; kronika periodisko freskoa, laburpen ona , mamia ederki esplikatua, euskara txukun eta ulergarrian (nahiz eta ez izan erraza batere, gaia bera aski teknikoa eta batipat aski lardatsa delako). Aferaren helarazpen ona, BAINAN… Iruña-Veleian azaldutako ostraketako idazkunak (euskarazkoak, latinezkoa, figurak…) 1/.batzurentzat egiazkoak dira edo egiazkoak izan daitezke; 2/ bertze batzurentzat –aditu ospetsuenak barne—faltsuak dira idazkunak eta agian espreski egin berriak. Barandiaranen liburu honek biltzen… Gehiago irakurri

Eibar 101.1
Eibar 101.1

Gaia interesatzen zitzaidan, baina uste dut idazleak ez duela afera jorratzeko asmoan asmatu. Era errazena hautatu du, kronologikoki, eta azkenik nahastetsua gertatu zait