Kamisoi zuri zetazkoa

1

Izenburua: Kamisoi zuri zetazkoa
Idazlea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Sara Morante
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak.
“Gominola pila bat ekarri zigun. Ez genuela ezer esango agindu genion. Azukrez bustitako gozo bat sartu nuen ahoan eta hotzikara eragin zidan: hain zen dultzea. Nire ohean eseri zen. Izkinan. Beste monitore guztiak festa egiten ari zirela esan zigun. Zehatzak izateko, edaten ari dira, esan zigun. Umeak dira, ondoren. Eta irribarre zabala erakutsi zidan. Gominolaren azukrea okerreko eztarritik joan zitzaidan. Eztul egin nuen. Gorritu egin nintzen. Handiegi neukan kamisoiaren tirantea erori zitzaidan. Polita zaude, esan zidan. Kamisoi horrekin”.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Liburu ederra Alaine Agirreren hau, bai testuagatik bai irudiengatik. Oso argitalpen zaindua da, tapa gogorra eta guzti. Neska lotsati bati udako kanpamentu batean gertatutakoa kontatzen digu Alainek, protagonistaren hitzetan. Oso laburra da liburua eta ordu erdian edo amaitu dut irakurketa, baina gozagarriak izan dira irakurketa labur hori eta marrazki ederrak begiratzea. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, artelana dena liburua baino gehiago.