Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama

1

Izenburua: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Idazlea: Alaine Agirre
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017

Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat… Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.

Iruzkina idatzi

1 Iruzkin Honi buruz "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama"

Harpidetu
avatar
Honen arabera ordenatuta:   Berriena | Zaharrena
Gasteiz 9.5
Alaine Agirreren hirugarren eleberriak hiru zati dauzka. Lehenengoa ‘Lehen erditzea’ da. Parte horretan Bermeoko idazleak narratzailearen amaren istorioa kontatzen digu: bi alaben jaiotza, lehenengoz erditu ondorengo depresioa, senarraren absentzia eta independentea izateko denda bat irekitzeko bere ausardia. Gehien gustatu zaidana bigarren partea da, ‘Seinalekoak’ izenekoa. Ia atal guztiak “haurra” hitzarekin hasten dira. Protagonistarentzat haurtzaroa infernu bihurtu da: besteak beste, auto-estimu baxua du haurrak, ez dakielako bere sentimenduak adierazten. Bestalde, bere ahizparekiko harremana ez da ona, ez da ongi konpontzen beste umeekin. Baina protagonistak irtenbidea literaturan eta ikasketan aurkitzen du. Zati hau laket izan dut, idazleak pairamena eta oinazea adierazten badaki.… Gehiago irakurri
wpDiscuz