Surf

4

Izenburua: Surf
Idazlea: Aitor Zuberogoitia
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2011

Ibilbide baten kronika da Surf. Bitakora-koaderno jakin batekin itsasoratu eta olatuek beste portu batzuetan barrena eroan dutenaren bidaia-kronika. Makrotik mikrora pasatzen denaren plazeraz idatzia, gai txiki, apain, kutunei buruz jardutearen plazera, berba potoloen zama behingoagatik bazter utzita, eta, idatzi ahala, norberak esanikoa norbere baitan leku egiten sentituz.
Bizi-erritmoen azelerazioari buruzko kontakizun pertsonala da Surf.
Azelerazio horrek eguneroko bizitzan zelan eragiten digun deskribatu gura du, esperientzia pertsonalak oinarri hartuta. Surf, horrez gain, azelerazio horren oinarrian dagoen garapen teknologikoari buruzko gogoeta ere bada. Surfek, azkenik, egungo mundu globalizatuari ere erreparatzen dio (lokalaren eta globalaren arteko dialektikari bereziki) eta irekitasunaren eta barne-soseguaren gorazarrea ere egin nahi du.

4
Iruzkina idatzi

avatar
4 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
4 Comment authors
Oñati 45.2Azkoitia 76.1Senpere 4.1Irun 67.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Oñati 45.2
Oñati 45.2

Oker ez banago, nire lehenengo saiakera irakurri dut. Oso konplikatua da literatur genero hau irakurleari erakargarri suertatzea. Esango nuke liburuan lantzen den gaiari buruzko interesa duenari gustatuko zaiola. Interesgarriak Aitor Zuberogoitiak denboraren inguruan egiten dituen gogoetak. Asko azeleratu dugu bizitza erritmoa? Ona da? Datu interesgarri asko, horien inguruan gogoeta prozesu batera bultzatzen gaituztenak. Ez da urteko liburua izango, baina Etxebarriako idazlearen lanak bizi dugun garaiari buruzko gogoetan laguntzen digu, zer nolako azkartasuna eman diogun jabetzeko. Gaian interesa duenari gomendatuko nioke liburua.

Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Saiakeren atalean dago, baina ez da saiakera teoriko landu horietakoa. Ia-ia eguneroko baten transkribapena dela esango nuke, hainbat egileren eta artikulu interesgarriak tartekatuz. Egilearen asmoa, liburuaren hasieran dioen bezala, bere bizitza erritmoa jaitsi eta eguneroko gauza txikiez gozatzeko aukera izatea zen, baina bukaera aldera argi ikusten da helburutik nahiko urrun geratzen dela, berriro ere bizimodu erritmoa azkartu egiten zaiolako. Gure gizarteko pertsona askori gertatzen zaionaren isla da, ez da tesi doktoral bat, baina hausnarketarako aukera ematen du behintzat.

Senpere 4.1
Senpere 4.1

Naizen surflariak liburu hau gogotsu hartu du eskuetan. Bada, zera! Ez da gai horri buruzkoa, titulua metafora gisan ematen baitu. Kultura handiko gizona dugu Aitor Zuberogoitia. Lan honetan, bere bidaietatik, ibilaldietatik, esperientzia pertsonaletatik abiatuz, gaurko gaiak aztertzen ditu: liberalismo ekonomikoa, teknologien aurrerapena, kontsumoaren hazkundea, ekologia, klima aldaketa, Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimendua,… Hausnarketa horiek aipuz josita daude: hiru aipamen aurki daitezke orri batean, hala nola, Jose Manuel Sanchez Tirado, Emiliano Arriaga edo Ryszard Kapuscinski, hirurak 49. orrialdean. Horiez gain, Marc Kurlansky, Herbert Marcuse, Erich Scheurmann, Daniel Innerarity eta Bahira Aboulatif ere agertzen dira, besteak beste. Zuberogoitiak modu oso teknikoan azaltzen ditu… Gehiago irakurri

Irun 67.1
Irun 67.1

Ona, oso ona, zenbat arrazoi duen: lasaiago bizi behar dugula. Aitorrek bizitzeko beste modu bat gomendatzen digu. Slow mugimenduaren barruan koka dezakegu saiakera hau. Guztiz gomendagarria.