Sacamantecas nuen aita

3

Izenburua: Sacamantecas nuen aita
Idazlea: Aitor Arana
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2012

Juan Diaz de Garaio arabarrak sei emakume bortxatu eta erail zituen Gasteiz inguruan 1870 eta 1879 urte bitartean. Haietako batzuk era ikaragarrian mutilatu zituen eta urteotan haurrak izutzeko erabili zen izengoitiarekin igaro da historiara: Sacamantecas. Aita garrotez hil eta hainbat urtera, Santa Klara komentuan moja den Diaz de Garaioren alabak eskuratuko dituen egunkari txataletatik abiatuta, Aitor Aranak Sacamantecasen historia berreraikiko du. Hala, bada, kontakizunean, alaba baten umezaroko oroitzapen gozoekin nahastuko dira Euskal Herriko hiltzailerik ezagunenaren ibilera lazgarriak.

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Las KarrerasTafalla 33.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Las Karreras
Las Karreras

Aitor Arana (Legazpi, 1963) idazle emankorraren azken eleberria. Gure historian lehenengo serieko hiltzailea izan daitekeen Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoñaren bizitza kontatzen du. Egilearen inguruko zertzeladaren bat eman dezakegu, hala nola, AEKn eskolak eman zituela garai batean, idazle lanbidea aukeratu baino lehen. Horri gehituko nioke berak elkarrizketetan adierazten duela etorri handiko pertsona dela. Horrez gain, aitortzen du bizitza osoan euskararen eta euskal kulturaren aldeko kontaezinak diren ekimenetan parte hartu duela. Hasieran, benetako pertsonaia buruz genekien apurrari liburuaren azal beldurgarria gehituta, bazirudien idazleak kontatzen duena gogorregia eta irakurtezina izango zela. Baina, kontuak kontu, liburua irakurri ahala gero eta interesgarriagoa… Gehiago irakurri

Tafalla 33.1
Tafalla 33.1

Istorio interesgarria… baina batzuekin Istorio interesgarria dakarkigu Aranak, serieko hiltzaile euskaldun baten kontakizuna. Bi kontakizun txandakatzen dira liburuan: iragana, Sacamantecasen hilketak gertatu zireneko garaia. Eta geroa, hiltzailearen alabak bere aitaren istorioa ikasi eta horri buruz hausnartzen duen garaia. Liburua erraz irakurtzen da, ez da oso luzea eta, esan bezala, istorioa erakargarria da. Baina, nire ustez, zuku handiagoa atera ziezaiokeen istorio horri. Ez dakit zehazki zerk huts egiten duen, kontatzeko moduak,elkarrizketen erritmoak… agian bestelako kontakizun bat espero nuen, ilunagoa edo. Tira, Juan Diaz de Garaio ez da Hannibal Lecter bezain erakargarria, baina behintzat benetakoa da!

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Aitor Aranak Juan Diaz de Garaioren bizitzari buruzko liburu labur bat ekarri digu. Liburua oso erraza da irakurtzen eta, beraz, gustora eta azkar egiten da irakurketa. Bi plano ezberdintzen ditu idazleak: Diaz de Garaioren bizitzarena eta, hogei urte inguru geroago, bere alaba komentu batean dagoen planoa. Alabak bere aitari buruzko egunkarietako berriak irakurtzen ditu eta, bere aldetik, bere aitaz berak gogoratzen dituen pasarteak idazten ditu. Liburua oso baliagarria da Sacamantecas zeritzonari buruz gehiago jakiteko, euskal herritarra zenik ere askok ez baitakite. Beraz, gomendagarria da eleberri hau.