Dorian Grayren egiazko erretratua

1

Izenburua: Dorian Grayren egiazko erretratua
Idazlea: Aitor Arana
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea 2011

Oscar Wilderen Dorian Grayren erretratua eleberri famatua hiru ikuspegi biltzen dituen idazlana da: betiko gaztetasunaren inguruko gogoeta du muin, dandismoak apaindutako misteriozko narrazioa da eta armairuan idatzitako eleberri gaya da. Baina Wilderen garaiko gizartea gaur egungo gurearen antzekoa izan balitz, nola idatziko zukeen idazleak eleberria? Erantzuna agerikoa iruditzen zaigu: oso bestela. Menturaz, egiazko gay nobela idatziko zukeen.
Aitor Aranak irlandarraren idazlana hartu eta idazlea libre izan balitz liburua nola idatziko zukeen asmatzeko edo proposatzeko jokoan jolas egin du. Eskuartean duzun nobela kitzikagarria da jolas horren emaitza.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Aitor Arana oso idazle emankorra da eta berriro agertu zaigu liburu batekin. Liburua Txalapartaren Literotura bildumaren barruan dago. Horrek argi eta garbi azaltzen digu liburua erotikoa dela. Kasu honetan gay-erotikoa da liburua. Izan ere, Aranak imajinatu du nola izango zen Oscar Wilderen eleberria homosexualitatea onartua izan balitz bere garaian, eta emaitza da eleberria oso gay-erotismo esplizitukoa izango zela. Egituraren aldetik, Aranak oso gauza bitxia egin du: jatorrizko liburuaren egitura mantentzea, baita kapituluen hasiera eta amaiera ere. Horrek asko baldintzatu du bere irudimena, baina, dena den, onartu behar da irabazle atera dela Arana erronka honetatik, liburua interes handikoa baita. Nik egun… Gehiago irakurri