Bezperaren bezpera

2

Izenburua: Bezperaren bezpera
Idazlea: Aingeru Epaltza
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2007

Nafarroa. Hamaika aldiz irakurriko du izen hori liburu honen irakurleak. Egileari NAVARRRRA ahoskatzen dutenean iruditzen zaio gorrotagarrien Foru Komunitateko establishment politiko, ekonomiko edo kulturala. Ez uste, dena dela. Bada NAFARRRROA ebakitzeko aski manera nekagarria ere.

Zorrotz aztertuta, ez da aise konprenitzekoa zalapartarik den mendrena piztea Europako basaburu horrengatik. Alabaina Nafarroa gakoa da, itxuraz, gatazka zorionekoaren konponbidean. Halako karga egozten diote. Halako erantzukizuna ematen. Bai Euskal Herria eraiki behar dela uste dutenek. Bai jo eta ke deseraikuntzan ari direnek ere. Liburu honen egileak aspaldi ez du garbi bereizten nor diren batzuk, eta nor bertzeak. Nor etxegileak, nor desegileak.

Begietan lausoa, egileak.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Ordizia 72.1Aia 97.2 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Ordizia 72.1
Ordizia 72.1

Aspaldian nengoen saiakerarik irakurri gabe, baina Aingeruren lana eta euskara beti izan dut gogoko eta Nafarroaz zer zioen jakiteari interesgarri iritzi nion. Egiari zor, lanak asebete egin nau. Ez nuen uste hain gustura eta erraz irakurriko nuenik. Azken hogeita hamar urte hauei egindako errepasoaren barnean sentitu naiz behin baino gehiagotan, autorearen tesiaren aldeko nahiz kontrako bidean. Horregatik iruditu zait hain interesgarria. Politika munduan gauzak nola doazen ikusita, ematen du zer pentsatua bezperaren bezpera honek. Hogeita hamar urte barru kukuak hobeto joko ahal digu!

Aia 97.2
Aia 97.2

Telebistaren albo kalte horietako bat izango da, noski, baina niri, aspaldiko urteotan, gero eta gehiago kostatzen zait nobela bati ekitea. Telebistarena, eta gaur egunean gehienok daramagun bizimodu azkar eta pilatuarena, seguru asko. Kontua da, behintzat, istorioak, istorio asmatuak, azkarrago irensten ohituta gaudela, telebistako serie eta pelikulek dirauten ordubete, ordubete eta piko horretan; eta liburuko nobela bat osorik neureganatzeko behar ditudan egun guztiak epe luzeegia egiten zaidala. Aitortu behar dut, hori bai, dinamika horri ixkin eginez, irakurri ditudan nobelak plazer iturri izan ditudala, eta horrelakoetan nobela gehiago irakurri beharko nituzkeela agindu izan diodala nire buruari. Horren adibide, Anjel Lertxundiren Ihes betea.… Gehiago irakurri