Irlak

1

Izenburua: Irlak
Idazlea: Agustin Arrieta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2015

Kontakizun hauen egileak, fikziozko gertakizun zehatzetatik abiatuz, irakurleok berehala identifikatuko ditugun egoera, auzi eta arazoetara eramaten gaitu, giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoetara, iraganekoak, oraingoak, etorkizunekoak, eta izan litezkeenak edo zitezkeenak. Giza harremanen eta gizartearen barruetan arakatzeko bide asko dago: zientzia (soziologia, antropologia,…), erlijioa, artea, filosofia,… baita fikzioa ere. Fikzioaren erresuma ikaragarri anitza eta aberatsa da, estilo eta baliabide asko onartzen ditu bere baitan, jostun-kutxa antzeko bat, eta egilea aniztasun horretaz baliatzen da. Luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude. Denetik, gertuen dauzkagun egoera, auzi eta arazo horiek ulertu nahian, edo, gutxienez, haietan miatu nahian. Fikzioa, asmatuz gero, bide egokia da pentsarazteko eta sentimenduak mugiarazteko, ez bakarrik, baina baita ere, denbora pasatzeko.

Irlak eta beste kontakizun batzuk liburuaren iturria harridura izan da, harridurak pizten duen sua, gertukotzat eta, antza, egunerokotzat edo ohikotzat hartzen dugun horrek sarritan sor dezakeen harridura.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Zortzi urte pasatu dira Agustin Arrietak “Istripuak” ipuin liburua idatzi duenetik eta “Irlak” liburu mardula ekarri digu orain. 34 ipuin dauzka liburu honek eta nahiz eta kopuru handi horretan denetatik egon, esan daiteke batez besteko maila ona dela. Lehenengo (“Irlak”) eta azken (“Kuadrillakoak”) narrazioak maila horretatik gorakoak iruditu zaizkit, bai eta “Oroitidazkiak” eta “Trena” narrazioak ere. Ipuin batzuk besteak baino azkarrago irakurtzen dira, baina idazketa, orokorrean, landua da. Interesa denbora osoan mantentzea jakin du Arrietak eta, ondorioz, gomendatu egiten dut liburu hau. Ea hainbeste urte ez diren pasatzen hurrengo liburua argitaratu arte!