Istripuak

3

Izenburua: Istripuak
Idazlea: Agustin Arrieta Urtizberea
Argitaletxea: Alberdania
Urtea: 2008

Denok uste dugu biharamuna gainerako egunen antzekoa izango dela, hau da, altxatzeko eta ibiltzeko gai izango garela, ohiko jendea eta tokiak ikusiko ditugula, etengailua sakatuz, argia berdin-berdin etorriko dela, eta eguzkia aterako dela ekialdetik. Baina istripua, ustekabea, hor dago…

Hemezortzi ipuinez osatutako narrazio-bilduma da Istripuak. Era askotakoak daude, luze samarrak eta orrialde betekoak ere bai. Badira elementu surrealistak dituztenak, atmosfera magiko batean bildutakoak, kezka eta herstura eragiten duten alegoriak, zientzia fikzioko tantak eta zaparradak; baina badira egunerokotasun arrunta ezin hobeto islatzen dutenak ere, hautsez betetako errepide bazterrean bizi diren pertsonaiak, hiriko giro bizkorrean…

Iragan bat dute Agustin Arrietaren pertsonaiek, iragan bat oraingo aldia baldintzatzen dietenak. Iragan bat dute pertsonaiek. Ba ote dute etorkizunik?

3
Iruzkina idatzi

avatar
3 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
3 Comment authors
Jon ItxaskoAlkiza 96.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Jon Itxasko
Jon Itxasko

KRITIKA: ISTRIPUAK IPUIN BILDUMA BAT BAINO ZERBAIT GEHIAGO “Istripuak” ipuin zerrenda bat bezala nire eskuetan agertzen da, non istripuaren aukera errealitatea bihurtua pertsonaien bizitzak aldatzeko gauza den, baita gureak ere. Istripu hauek irakurketen aniztasunaren ardatza eta kohesioa bilakatzen dira, baina istripuak narrazioak markatzen duen heinean, narrazio hauetan bizitzak menderatuta agertzen dira patu ekidinezinetara, ezkortasunez osatutako etzipena azaleratuz, non bizitzak gertakizunen menpe gelditzen diren. Ezkortasun hau narrazioen normaltasunaren poderioz desatsegina bihurtzen da, asaldura motaren bat barneko mintzoan piztuz. Alferrik agian? Eskerrak noizbehinka testuak irribarreren bat lapurtzen digun. Bizitza hauek iraungitzen dira, gure existentziaren hauskortasuna erakusten. Azken finean, aurkeztutako narrazioak, baita futuristarenak… Gehiago irakurri

Alkiza 96.1
Alkiza 96.1

Ipuin bilduma hau biziki gomendatzera natorkizue Hemezortzi testu dira eta denetik duzue bertan: motz motzak eta luzeagoak, kontakizuna baino erreflexio filosofikoa diruditenak eta ipuin peto petoak direnak, errealista edo konstunbrista deitu dezakegunak eta zientzia fikziozkoak edo guztiz alegoriazkoak direnak ere, tristeak, tristeagoak eta irriparra sortzen dutenak ere, dagoeneko sarituak izan direnak (5 gutxienez), berriak eta lehenengo aldiz argitaratzen direnak (gehienak), … enfin horiek eta beste hainbat sailkapen egin ditzazkegu (liburuaren azalean beste batzuk dituzue). Aniztasun guzti horren azpian ordea, batasun zantzu nabarmenak ere badaude: pertsonai mota bat, kontaeraren tonua, erabilitako esaldi laburrak eta hiztegi zehatza. Bat aukeratzekotan (ipuin liburuei buruzko… Gehiago irakurri

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Gustora irakurri dut benetan liburu hau. Idazle berri honek oso lan ona egin du bere lehen liburuan. Ipuin asko eta ezberdinak, baina bat ere ez txarra. Adi egon behar dugu Arrietaren literatur ibilbidearekin, orain arte sorpresa polita izan baita niretzat. Beraz, guztiz gomendagarria.