Ohe hutsetan

0

Izenburua: Ohe hutsetan
Idazlea: Izaskun Gracia
Argitaletxea: Balea Zuria
Urtea: 2018

Ohe hutsetan hutsuneari buruzko bariazio sorta bat da, inoiz ez ibilitako bideen bilaketa, loturarik gabeko esaldien gaua. Gordetako hitz asko daude liburuan, orainaldi galdu asko, galerak eta aztarnak, usteldurak eta hotzak. Hizkera propioz idatzia, ez ohiko liburua dakarkigu Izaskun Graciak. Bilatu beharra aldarrikatzen du, jakintzaren mina, arroztasunetik, arrakaletatik. Amaieran hitzik eza geratuko da, oroimenaren huts bete ezina. Ohe bat, ezagutzen ez ditugun logela guztietan.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu