Aldi baterako

0

Izenburua: Aldi baterako
Idazlea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2018

ESKLABOA IMINTZIOKA DABIL
(Marble)

Hogeita sei urte besterik ez
eta jada hiltzear dago.
Lanaren gehiegiari
zigor-ukaldiak erantsirik
nor den edo zer den
ez dakiela
janari ezak ahulduta
azkenetan dago.

Bat-batean
gorputz enborra
bihurritzen
hasi da
biraka
besoak gorantz mugitzen
eskortzoak proposatuz
dantza anakroniko batean.

Iragan klasikotik
iradokizunak igortzen dizkio
Buonarotti apartari.

Inork ez omen du
dantzarik egiten
musikaria nor den
jakin ezean…

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu