Ekaitza urrun

2

Izenburua: Ekaitza urrun
Idazlea: Joanes Urkixo
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2018

1936ko irailean, gerrak Euskal Herria erdibitu du. Erretagoardian, Bilbo ustezko barealdian bizi da. Ekaitza urrun dago.

Eta, hala ere, hiriko kaleetan bestelako gerra dabil, ezkutua eta isila, erreboltarien zaleek borrokatzen dutena. Hauetako bat da Wilhelm Wakonigg, Austrian jaiotako negozio gizon eta kontsul ohia. Bilboko hainbat eskuindar, falangista eta monarkikori ihes egiten lagundu ondoren, Wakoniggek espioi sare batek osatuko du Bilbo inguruko defentsa eta errekurtsoei buruzko informazioa bildu eta Franco eta Mola jeneralen indarrei helarazteko asmoz.

Gabino gazte galdakoztarra euskal polizia-indar berrian onartua izan da. Getxoko Nazioarteko Eremura bidalia, han Wakoniggen espioi lagunen joan-etorriak zaindu beharko ditu eta beraien asmoak eragozten saiatuko da, eginkizunean bizitza eta maitasunari buruzko saminak ezagutuz eta, aldi berean, Euskal Herriaren historiako aldi garrantzitsu baten partaidea izango delarik.

2
Iruzkina idatzi

avatar
2 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
2 Comment authors
Eibar 101.1Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Eibar 101.1
Eibar 101.1

Imajinatu Ken Folleten istorio bat euskaraz Gerra Zibilaren kontestuan konkatuta. Ba, hori da hain zuzen liburu honek eskaintzen duena: garaian ongi girotutako trama, protagonista onen eta gaiztoen arteko burruka, melodrama puntua… Liburua irakurtzeko gomendagarria da, agian gazte literatura kutsu gehiegi badu ere.

Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Aspaldian ez zen agertu helduentzako literaturara Joanex Urkixo eta ekarri berri digu oso liburu interesgarri bat. Wilhelm Wakonnig austriar kontsularen espioi-sarea du ardatza liburuak, baita Ertzañaren hastapenak ere. Eleberri historiko oso ona da liburu hau eta interesa mantentzen jakin du, amaierara arte. Bizkaierazko hitz arraro ugariak kenduta, oso arina da idazkera eta oso zapore ona geratzen da irakurketa amaitzean. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau. Ea sarriago agertzen zaigun Joanex Urkixo!!!