Zuloa

1

Izenburua: Zuloa
Idazlea: Xabier Gantzarain
Argitaletxea: Elkar
Urtea:2018

Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere akziozko izaera ezkutatzeko. Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Azkoitia 76.1 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Azkoitia 76.1
Azkoitia 76.1

Liburu berezi bezain interesgarria. Nahiko kezka banuen irakurri aurretik, artearen arloan piperrik ez dudalako ulertzen. Erakusketa gutxitan izan naiz, eta ikusitakoa normalean ez dut ulertzen. Errezelo horrekin hasi nuen liburuaren irakurketa, eta aztertutako 23 lanetako azalpen batzuk nahiko korapilotsuak egin zaizkidan arren, azalpenei esker lan artistikoak ulertzera (edo erdi ulertzera) iritsi naiz. Bestalde, horrek zure ikuspuntua baldintzatzen du, artelana Gantzarainen begietatik ikusten duzulako. Agian azalpenik gabe beste zerbait ikusi/ulertuko nuke. Artisten obren bitartez Gantzarainek kritika zorrotza egiten dio gaur egungo gizarteari, nik bestela inondik-inora egingo ez nituzkeen loturak eginez. Horrela, bizi dugun gizartea askotan ez dela benetakoa, baizik eta sortutakoa… Gehiago irakurri