Tximeletak bizkarrean

1

Izenburua: Tximeletak bizkarrean
Idazlea: Ugaitz Agirre
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2018

Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka. Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.

1
Iruzkina idatzi

avatar
1 Comment threads
0 Thread replies
0 Followers
 
Most reacted comment
Hottest comment thread
1 Comment authors
Bilbo 54.3 Recent comment authors

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Berriena Zaharrena
Harpidetu
Bilbo 54.3
Bilbo 54.3

Oso liburu ona Ugaitz Agirreren lehena. Sara Ballet Historiako irakasle katalana da protagonista eta oso bizitza gogorra eta gorabeheratsua du. Zer edo zer gogorra gertatzen zaion bakoitzean tximeleta bat tatuatzen du bizkarrean, zazpi tximeleta eduki arte. Oso erraz irakurtzen da eta zaila da liburua uztea irakurraldi bakoitzean. Izan ere, asteburu batean irentsi dut. Amaierak, ordea, ez nau asebete; nire iritziz, liburuaren pasarterik txarrena izan da. Baina, dena den, oso gomendagarria da liburu hau, eta zain geratu behar ea Ugaitz Agirre kontuan hartzekoa izango den euskal literaturan. Beraz, bigarrenaren zain!