Gaur galtzea tokatzen da

0

Izenburua: Gaur galtzea tokatzen da
Idazlea: Gotzon Hermosilla
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2018

Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu