Zabalik da Igartza Sarirako lanak aurkezteko epea

0

PARTE-HARTZAILEEK EKAINAREN 30A BAINO LEHEN AURKEZTUKO BEHARKO DITUZTE EUREN PROIEKTUAK BEASAINGO UDALEAN

Beasaingo Udalak Igartza Literatura-Sorkuntzako bekaren XXIII. edizioa aurkeztu berri du, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin. Parte-hartzaileek 35 urtez azpikoak izan beharko dute. Aurretik lan argitaraturik izatekotan, ez dira helduentzako bi liburu baino gehiago izango, eta aurreko edizioetako Igartza Sariaren irabazleek ezingo dute berriz aurkeztu. Eleberriak edo ipuin-bildumak aurkeztu behar dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak; eta ez da onartuko lehiaketaren batean saritutako eta argitaratutako idazlanik ez osotasunean ez zati batean, ezta moldatutako idazlanik ere.

Lanak ekainaren 30a baino lehen entregatu beharko dira Beasaingo Udalean: udaletxeko sarrera erregistro ofizialean aurkeztuz edo on-line bidez, alegia, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz (www.beasain.eus). Ana Jakak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak irailaren 15a baino lehen izendatu beharko du sariduna. Irabazleak 6.000 euroko beka jasoko du: 3.000 euro irabazle izendatu bezain laster eta beste 3.000 euro idazlana amaitu eta entregatzean.

Info+.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu