Aritz Gorrotxategik AMUA aurkeztuko du hilaren 23an Donostian

0

2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Poesia Saria irabazi du donostiarrak lan honekin

Goizalde Landabaso bidelagun duela aurkeztuko du Aritz Gorrotxategik bere azken poesia-bilduma Donostian, urtarrilaren 23an 19:00etan Elkar aretoan. Amua du izena 2019ko Irun Hiriko Kutxa Literatura Poesia Saria eman dion lan honek. Zortzi urte badira Gorrotxategik azken poemarioa argitaratu zuenetik eta, Elkar etxetik azaldu dutenez, “honakoan helduagoa suma dezakegu idazlearen ahotsa bere mezuetan, eta biziagoa esateko moduetan. Gaiei dagokienez, bizitzaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzen digula esan liteke: itsasoak presentzia nabarmena du (bai gure Kantauri itsasoak, bai Mediterraneoak), eta horrekin batera ageri dira maitasuna eta erotismoa, edo arazo eta gatazka sozialak, edo heriotzaren itzala. Estiloari dagokionez, berriz, bereziki zaindu du esaldien erritmoa eta poemen tonua”.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu