Lizardi Saria eman gabe utzi dute aurkeztutako lanek “espero zen literatur mailarik” ez izateagatik

0

Epaimahaiko kideek hainbat proposamen egin dituzte saria eraberritzeko

Zarauzko Udalak antolaturiko Lizardi Sariaren XXXVIII. edizioa irabazlerik gabe geratu da. Yolanda Arrietak, Miren Agur Meabek, Alex Gurrutxagak eta iazko irabazle Idoia Garzesek osatutako epaimahaiak halaxe erabaki du: “Ez da erdietsi gisa honetako sari batean espero litekeen literatur mailarik. Ez da edizio bati dagokion kontua, azken urteetan sumatu ahal izan dugun joera baizik; saritutako lanak sabuespen, noski. Horregatik beharrezkoa iruditzen zaigu hasunarketarako eta eztabaidarako tarte bat hartzea, inertziari aurre eginez, Lizardi Sariak bultzatzen duen literatur generoa atera dadin irabazle, hots, euskarazko Haur eta Gazte Literatura”, adierazi dute.

Guztira 17 lan aurkeztu dira Lizardi Sariaren 38. edizio honetara, aurreko urteetan baino dozena erdi gehiago, batez beste. Epaimahaikideek nabarmendu dute “txalotzekoa” dela udalak sariketa mantentzeko eta Haur eta Gazte Literatura indartzeko egin duen lana. “Baina egia da, halaber, gure literatur sistemaren egoera asko aldatu dela azken lau hamarkadotan. Sariketa martxan jarri zenean euskal liburuak behar genituen, haurrentzako literatura, hezkuntzarako materialak, eta abar. Gaur behar hori asetuta dugu gutxi-asko, eta beharra ez da (edo ez hainbeste) kantitateari dagokiona, baizik eta kalitateari edo egiteko moduari dagokiona. Ondorioz, sariketak ere, ahal den neurrian, egoerari egokitzen saiatu behar luke, gure ustez”.

Eraberritzeko neurrien artean, besteak beste, haur literatura eta gazte literatura modalitateak bereiztea proposatu dute. “Azken urteetan adin tarte oso zabalari zuzenduriko lanak aurkeztu izan dira, eta HGLren espezifikotasun zenbait lausotuak geratu. Hau konpontzeko aukera bat bi modalitateak txandakatzea izan daiteke, urte batean Haur Literatura sariketa antolatuz, eta hurrengoan Gazte edo gaztetxo Literatura”.

Informazio osatua hemen

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments