Gazteei zuzenduriko nobela berria kaleratu du John Anduezak

0

Gazteen artean, emakumeen kontrako sexu-erasoak hartu ditu gaitzat MAGALI EZ DAGO BAKARRIK eleberrian

Elkar argitaletxeak abenduaren 11rako iragarri du John Anduezaren Magali ez dago bakarrik liburuaren aurkezpena. Gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriz Andueza nobela honekin. “Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena. Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama”, adierazi dute argitaletxetik.

John Anduezak Antxiñe Mendizabal editorea izango du lagun hilaren 11n Donostian egingo duten aurkezpenean.

Sinopsia
Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean…

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu