Toureren sagako seigarrena dakar Jon Arretxek

0

Abenturaren jarraipenak Parisera darama ikertzailea; baina bilatu gabe berriz sartuko da peripezia arriskutsuetan, eta Argien Hiria ilunbeltzena bihurtuko da detektibearentzat.

Erein etxeak abenduaren 2rako iragarri du Jon Arretxeren MESFIDATU HITZEZ liburuaren aurkezpena. Toureren sagako seigarrena den ale honetan Parisen aurkituko dugu detektibea, bere alaba Sira bizi izan zen tokian. Donostian aurkeztuko dute Arretxek berak eta Inazio Mujika editoreak goizeko 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Sinopsia
Bilboko Afrika Txikitik ihesi atera zen poliziak jazartzen zuelako; gero, Nafarroako Pirinio aldeko herri txiki batean bizi izan zen bolada labur batez; abenturaren jarraipenak Parisa darama Toure, Argien Hiri ederrera. Bertan bizi izan zen Sira alaba, eta bertan bizi nahi du gure pertsonaiak, nabarmendu gabe ahal dela, kamuflaturik Afrikar jatorriko hainbeste jenderen artean. Lehendabiziko aldiz bere bizitzan Toure diruduna dela esan daiteke. Yareliz lagunak irakatsi dio estutasun ekonomikorik gabe bizimodua ateratzen; Burkina Fasoko bere familiari dirua bidaltzeko moduan ere bada, eta era horretan zentzu pixka bat bilatzen hasten zaio migratzearen ofizio arriskutsuari.
Baina Toure, sakon-sakonean, lehengoko pertsona bera da, anaitasunez eta elkartasunez jokatzea atsegin duena; horregatik, bilatu gabe, berriz sartuko da peripezia arriskutsu batean, non bere erosotasuna eta bizitza bera ere airean jarriko duen. Argien Hiria Ilunbeltzena bihurtuko da gure detektibe igarlearentzat.

Idazlea
Euskal Filologian doktorea da, Heziketa Fisikoan lizentziatua, eta Piano eta Kantuko ikasketak ere baditu. Egile polifazetiko eta arrakastatsu honek aspalditik du ogibide idaztea, eta opera kantaria ere bada.

Sortu dituen hogei bat liburuen artean bidaia-narrazioak (7 Kolore, Tubabu, Oroituz, Griot…) eta nobela beltzak dira nagusi. Azken genero honi dagozkio XahmaranTangerko Ametsak eta Toure ikertzailearen sagakoak: 19 Kamera612 Euro, Hutsaren itzalakEstolda jolasak eta Sator lokatzak.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu