Ibaizabal argitaletxeak Garalar-maralar bilduma jarri du martxan

0

Patxi Zubizarretaren Goliat eta izarrak liburuarekin eman dio hasiera

Azaroaren 22rako iragarri du Ibaizabal etxeak Patxi Zubizarretak idatzi eta Jokin Mitxelenak ilustratutako Goliat eta izarrak liburuaren aurkezpena. Argitaletxeak martxan jarri berri duen Garalar-maralar bildumako lehen liburua da Zubizarreta eta Mitxelenarena. Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegiko aretoan izango da goizeko 11:00etan.

Garalar-maralar
Aralar mendilerro handia, Aralar mendikate zabala ezin da liburu batean sartu. Baina ipuinotan barneratzen bazara, mendi bat baino gehiago mundu bat deskubrituko duzu: itsaso zaharrak eta glaziarrak, leizezuloak eta amildegiak, pertsonaia harrigarriak eta animalia interesgarriak. Aralar zarela sentituko duzu, Aralar garela. Ausartu, ahoskatu hitz magikoak, eta sartu… Garalar-maralar!

Bilduma honek lau liburu izango ditu.

Goliat eta izarrak
Maren eta Aiert Txindokira joan dira Joanes artzainarekin. Kasik igerian sentituko dira han. Kasik hegan. Elur jausi beldurgarri baten berri izango dute han. Eta pintore itsuarena. Eta izarrak edaten dituen Goliat txakurrarena…

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments