Mari Luz Estebanek poesia liburu berria argitaratu du

0

ANDREZAHARRAREN MANIFESTUA titulupean kaleratu du Estebanek bere bigarren olerki-bilduma

Amaren heriotzak libreago egin ninduen bildumarekin egin bezalaxe, Mari Luz Estebanek Pamiela etxearen eskutik kaleratu du bere bigarren poesia liburua. Andrezaharraren manifestua da Burgosen jaio eta egun Basaurin bizi den egilearen liburu berriaren izenburua, eta azaroaren 13an aurkeztu du Donostian Jose Angel Irigaray editorearen konpainian.

2013ko Amaren heriotzak libreago egin ninduen poesia bildumaz gain, Mari Luz Estebanek Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakera kaleratu zuen 2017an Susa etxearen eskutik, Lisipe bildumaren baitan. Irakurri hemen lan haren harira 111 aldizkarian egindako elkarrizketa.

Subscribe
Notify of
guest

0 Iruzkin
Inline Feedbacks
View all comments