Karmele Jaiok nobela berria plazaratu du

0

Hilaren 13an aurkeztuko du AITAREN ETXEA: goizez Xabier Mendiguren editorea lagun duela eta arratsaldez Literaktum jaialdiaren baitan, Arantxa Urretabizkaiarekin batera

Elkar argitaletxeak azaroaren 13rako iragarri du Karmele Jaioren nobela berriaren aurkezpena. Egun horretan Gasteizko idazlea bi aldiz ariko da Aitaren etxea eleberriari buruz Donostiako Elkar aretoan: goizeko 11:00etan Xabier Mendiguren editorea lagun duela, eta iluntzeko 19:00etan Literaktum jaialdiaren baitako ekitaldian Arantxa Urretabizkaiarekin batera.

Aitaren etxea
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo dira, gainera, bere ama gaixotu egin dela-eta, aita zaharraz arduratu behar duenean.
Jasone da senarraren idazlanen lehenengo irakurle eta zuzentzailea; gaztetan idazle izana, gero utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz sortzen hasi dena. Emazteak idatzitako horretan topatuko ote du Ismaelek azkenaldian aurkitu ezin duen ahotsa? Ala bere baitan arakatu beharko du, ez dakien sekretu hori deskubritzeko?
Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu