Gazteei zuzendutako nobela berria kaleratu du Garbiñe Ubedak

0

Esperientziatik kontatuta dago Mehatxua, Larraitz protagonista bezain galduta, amorratua eta bakartua sentitu zelako idazlea bera ere, 16 urte zituenean

Elkar argitaletxeak gazteei zuzendutako Lekukoak sailaren baitan eman du argitara Garbiñe Ubedaren nobela berria: Mehatxua. Antxiñe Mendizabal editorea lagun duela aurkeztuko du Ubedak lan berri hau urriaren 29an goizeko 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mehatxua
Amak Frantziara, Nizako aldiri urrunetara, bidali du Larraitz uda pasatzera, institutuko irakaslearengandik aldentzeko; euren arteko harremana ez omen da “naturala”. Larraitzek, ordea, ezin dio inori kontatu Kilopondiorekin duen loturaren arrazoia, ez etxekoiei ez lagunei.
Edozein modutan, hilketaren lekuko izan ondoren, herritik urrutiratu beharra zeukan, Martinen abandonatzea gainditzen hasteko eta, batez ere, arriskuan dagoelako. Ezagutzen ez duen familia baten etxean egokitu da, itxuraz, amaren gaztetako lagunak.
Ustekabean, iraganari ihes egitea ezinezkoa dela gogoraraziko dio telefono-dei batek: “Hola, hija de puta. Sabemos todo de ti. Como se te ocurra volver, te vamos a matar”.
LEKUKOA sailak ez dakar autobiografia izpirik, baina esperientziatik kontatuta dago, Larraitz protagonista bezain galduta, amorratua eta bakartua sentitu zelako idazlea bera ere, 16 urte zituenea

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu