Ruben Sanchez Bakaikoak bere lehen eleberria kaleratu du

0

Hondarrak titulupean eman du argitara Txalaparta etxeak

Irailaren 18an Gasteizen aurkeztuko du Ruben Sanchez Bakaikoak bere lehenengo eleberria: Hondarrak. Txalaparta etxeko editore Garazi Arrula izango du bidelagun goizeko 11:30ean Gasteizko Elkar dendan (San Prudentzio kalea) egingo duten aurkezpenean.

Hondarrak
Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.

Ruben Sanchez Bakaikoa
Zaragozan jaio zen 1975ean, gurasoak hara lanera joanda, eta txikitatik bizi da Gasteizen. Euskara gaztaroan ikasi zuen; lehenik Enpresa ikasketak eta gero Euskal Filologia egin zituen. Hainbat lanbidetan jardun da, baita euskara irakasle ere. Azken urteotan bertso munduan eta herri mugimenduan murgilduta ibili da. Idatzizkoan, Araba, bertso histori ezberdin bat (Arabera 2006) lan korala osatu du enkarguz. Hau du lehen eleberria.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu