Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria

0

Beasaindarraren Herriak ez du barkatuko proiektua saritu du epaimahaiak. Urtebete izango du lana burutzeko

Lehenengo aldiz beasaindar batek irabazi du Beasaingo Udalak, Elkar argitaletxeak eta CAF enpresak antolatzen duten Igartza Saria. Ana Jakak, Igor Estankonak eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita, Irati Goikoetxea da euskarazko idazle berriei bultzada ematea helburu duen sariketa honen XXII. edizioko irabazlea. Herriak ez du barkatuko proiektua aurkeztu du beasaindarrak, eta orain urtebeteko epea izango du eleberria idazteko. 2021eko hasieran aurkeztuko dute lana.

Bizikidetza kokatu du Goikoetxeak istorioaren erdigunean. Oihana pertsonaiak 22 urte zituela aita galdu zuen ETAk tiro batez hilda. 5 urteko alabak egiten dizkion galderek barruan zerbait piztuko diote eta minaren inguruan gogoeta egiten hasiko da.

 

 

 

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu