Joseba Jaka bekarako lanak aurkezteko epea zabaldu dute

0

2019-2020ko deialdian narratibako lanak idazteko proiektuak jasoko dituzte

Elkar fundazioak Joseba Jaka bekarako deialdia egin berri du, sormen lanak sustatu eta bultzatzeko asmoz. 2017-2018ko deialdia antzerki lanei eskaini ondoren, 2019-2020ko deialdian narratibako lanak (eleberriak edo ipuin-bildumak) idazteko proiektuak aurkez daitezke.

Lanak 2019ko abenduaren 31 baino lehen bidali behar dira Elkar Fundaziora, eta bekaren irabazlearen izena 2020ko apirilean emango dute ezagutzera.

Info+

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu