Ipuin-bilduma berria kaleratu du Iñaki Irasizabalek

0

Irailaren 6an aurkeztuko du Donostiako Elkar aretoan

Urte askotan nobela beltzak idatzi ondoren, ipuin-bilduma besapean duela dator Iñaki Irasizabal aurtengo udazkenean. Zorioneko familia liburuan familia foku duten narrazioak ondu ditu, gozotik gutxi eta gazitik asko dutenak. Donostiako Elkar aretoan aurkeztuko du lan berria irailaren 6an 11:00etan, Xabier Mendiguren editorea lagun duela.

Sinopsia
Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea eta afektuen oinarrizko egitura.
Hona irakurleari zer pentsatua eta zertaz gozatua emango dion narrazio-sorta: sakona gaietan, sinesgarria pertsonaietan, egunerokoa deskribatzen dituen giro eta lekuetan, apaindurarik gabea bere hitz eta esaldietan.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu