Zabalik da haur literaturako Xabier Lizardi Sarirako lanak aurkezteko epea

0

Haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu sariketak

Zarautz Udalak 38.ez antolatu du haur literaturako Xabier Lizardi Saria, 18 urtetik gorako egileei zuzendua eta haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea helburu duena. Parte-hartzaileek haur eta gaztetxoentzako ipuinak aurkeztu behar dituzte, jatorriz euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak.

Lanak Zarauzko Udalera bidali behar dira azaroaren 15a baino lehen. Irabazlearen izena 2020ko urtarrilean emango da jakitera, eta saridunak 4.000 euro jasoko ditu.

Info+

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu