Hutsik geratu da 2019ko Mikel Zarate Saria

0

Hala erabaki du epaimahaiak, aurkeztutako lanek aski kalitaterik ez zutelakoan

Haur literaturako lanak sortzera bideratutako Mikel Zarate saria, Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena, eman gabe geratuko da 2019ko deialdian. Hala erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek aski kalitaterik ez zutelakoan.

Saria 2010ean sortu zen, Lezamako seme Mikel Zarateren omenez eta euskarazko haur literatura aberasteko helburuz. Hamar urteko ibilbidean Julen Gabiria, Gaizka Arostegi, Patxi Zubizarreta, Arrate Egaña edo Xabier Olaso bezalako irabazleak izan ditu. Iazko ekitaldian Lur Gallastegi gailendu zen “Saharako itsasoa” izeneko nobelarekin.

Iruzkina idatzi

avatar

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

  Subscribe  
Harpidetu